Datorren otsailaren 24ean Instagik, Setalderen laguntzarekin besteak beste, Orona fundazioan bero instalazioetan energia eraginkorrari buruzko jardunaldia antolatu du.
Ekitaldi honetan, Energia Zuzendaritzak energia erangikorrari emango dion babes-plana aurkeztuko du. Bertan ere, mahai inguru bat antolatuko da eta non Administrazioak, fabrikatzaileak, biltegiak, ingenieritzak, instalatzaileak, eraikitzaileak eta erabiltzaileak parte hartuko dute.
Ekitaldiaren programa ezagutzeko sakatu hemen.
Jardunaldira bertaratzen direnak Oronak energia berriztagarriak erabiltzen dituen instalazioak ezagutzeko aukera izango dute. Instalazio hauek bates ere erabiltzen dituen energiak Geotermia, biomasa eta energia fotoboltaikoak dira.
Ekitaldia amaitzeko Bentas Taldeko Vicente Gutierrez Jaunak, Komertzial trebetasunaren garapenaren garrantziari buruzko hitzaldia emango du.
9:15tan hasiko da ekitaldia eta 13:30 amaituko da.
Zure plaza erreserbatzeko, Instagirekin harremanetan jarri, 943424465 telefonora deituz, edo instagi@instagi.com -era emaila bidaliz.
Iturria: Instagi