Legrandek, Netatmo erosi ondoren, BTicino Classe 300X bideoprorteroa eguneratu du eta Netatmo kamera adimendunak erantsi dizkio, etxeko kontrola eta segurtasuna hobetuz. Teknologia berriari esker, orain gure etxearen sarbide eta gainbegiratze kontrola dugu smartphone bidez eta Door entry aplikazioaren bidez, iOS eta Androidentzat eskuragarri dena.

Urruneko kontrola

Bideoportero berri honekin, gure etxebizitzara urruneko sarbidea dugu Smartphone edo Tabletaren bidez. Horrela, espero genuen paketea utzi diguten kontrolatu dezakegu, argiak piztuta utzi baditugu eta/edo autoa garajean jarraitzen ote duen kontrolatuk dugu. Gainera, Netatmo kamera adimendunen aurpegiaren aitorpenari esker, gure senitartekoak etxera iritsi diren ikusi dezakegu.

Funtzionaltasun berri horiek aurreko Classe 300X modeloa zeuzkanei gehitzen zaie, bideoporteroari edozein lekutatik egindako deiak kudeatzea, adibidez. Gainera, bi norabideko komunikazioa duenes beste pertsonarekin elkarrizketa bat izan dezakegu, baita urrutiko kontrol bidez atea irekitzea ere, nahiz eta etxean ez egon.

Instalazio erraza

WiFi konektibitateari esker, Teguiren BTicino Classe 300X bideoporteroaren instalazioak ez du obrarik behar. Gainera, instalatzaileek eta erabiltzaileek ez dute ezagutza informatikorik eduki beharrik.bideoporteroa etxeko gailuekin lotzeko.

Door entry aplikazio intuitiboa da, aldaketa bakoitzaren ondoren automatikoki eguneratzen dena. Gainera, ustekabeko laguntza botoi bat dauka, eta bere hodeia du. Bertan, urruneko konexioa guztiz automatizatua dago, eta segurtasun-maila gorenak ditu.

Bideoportero bizilagunen komunitateetan, familia bakarreko etxeetan edo txaletetan instalatzeko aproposa da.

https://www.youtube.com/watch?v=CUrTLY-SUrY#action=share