Irungo Udalak bere hiriko energia berriztagarrien potentziala aztertu du, lortutako datuekin 2030 urterako bete behar dituen helburuak ezarri ditu. Energia Jasangarrirako Ekintza Plana ezarri ondoren, honako datuak atera dituzte:
- Bizitegi eta industria eraikinetako estalkietan instalatutako panel fotovoltaikoek hiriko energia elektrikoaren kontsumoaren %45 inguru eguzki-energiarekin hornitzera irits daitezke.
- Biomasaren aukera ere aztertu da, CO2 isurketak asko murrizten dituen erregai berriztagarria, eta Bidasoa Behereko eskualdean erabilgarri egon daitekeen biomasa hiriko eskari termikoaren %58 inguru hornitzen dela ondorioztatu da.
Era horretan Irun 2030erako energia-plan errealista batean murgiltzen da, energia eta aurrekontua murriztea bilatzen duena, ingurumena zaintzen duen bitartean. Guk duela urte batzuk gure materialekin eta proiektuekin lanean daramatzagun helburuak.