Aste honetan, Hansgroherekin batera, gure iturgintzako instalatzaileentzako eta dekoratzaileentzako prestakuntza-ekitaldi bat egin dugu Urnietako eta Eskoriatzako gure ordezkaritzetan.
Ekitaldi honetan, Hansgrohek enpresa gisa duen historiaz eta bere produktuetan egindako aurrerapenez hitz egin dugu, eta gaur egungo nobedadeak ere aurkeztu dizkigute, adibide praktikoekin. Gai komertzialak eta teknikoak ere jorratu ditugu.
Hau guztia gure bezeroentzako eskaintza esklusiboekin 2 egun hauetan.
Formakuntzarako interesa eta laguntza erabatekoa izan da, gure bezero eta komertzialak oso pozik atera dira prestakuntzatik, zalantzak galdetzeko aukera izan baitute eta hurbiletik izan ahal izan baitituzte ANA RISCO (Training and Product Manager) eta Hansgohe Barcelonaren Christop Doven (Technical Service Manager).
Bertaratutako guztiei esker, apurka-apurka ekitaldi txikiak egiten hasi ginen, gure bezeroak eguneratu eta markekin harremanetan egon zitezen.