Guztira 16 errezeta Beatriz Rodríguez, Félix Manso, Txemari Esteban eta Félix Garridoren eskutik, era askotako menuak egiteko kontsumo energetiko gutxienarekin. Gida erabat doain eskuratu dezakezu Donostiako Zabaleta kalean, 30zb, Setalde Gunean edo interneten http://www.espaciosetalde.setaldegroup.com orrian. Mikrogailua erabiliz 30 segundu besterik behar ez duen bizkotxoa, patatak nola frijitu mikrogailuan, ontzi-garbigailua erabili tenperatura baxuan kozinatzeko edo “pil pil” espres bat nola egin dira kozinatzen dugun bitartean energia aurrezteko proposamenetako batzuk. Gure etxeetan kontsumo energetikorik handiena sukaldeko gunean ematen da, kopuru guztitik %37a suposatzen du, kontsumo handia egiten duten etxetresna elektriko multzoa bertan kokatzen delako, hau da, hozkailua, labea, sukaldea, ontzi-garbigailua, arropa-garbigailua etab.
Astearte honetan, irailak 12, arratsaldeko 18:00tan, Setalde Gunea argitalpen berezi baten aurkezpenaren eszenatoki bihurtuko da. “Osasuntsuak, zaporetsuak eta jasangarriak” izenburua duen gida bat da, etxetresna elektrikoak modu egokian eta eraginkorrean erabiltzearen garrantziaz jabearazteko, energia aurrezteko helburuarekin. Gidaren bereizgarria entzute handiko lau chef gipuzkoarren errezetak bildu dituela da aipatutako helburua lortzeko, guztien artean 16 errezeta proposatzen dituzte eta xedea lortzen lagunduko diguten truko txiki batzuk ere bai. Beatriz Rodríguez, Donostiako Café de La Conchako sukalde burua, ,Félix Manso Irungo Félix Manso Ibarla Jatexetik, Tolosako Botarri Jatetxeko arduraduna den Txemari Esteban eta Félix Garrido, Alegin eta Lasarten kokatzen diren Route 33 Gourmet jatetxeen arduraduna dira, gida honetarako era askotako proposamenak diseinatu dituztenak, Asiako erreferentzietatik hasi eta gure betiko sukaldaritzaraino, den denak energia aurrezteko helburuarekin prestatuak. Setaldeko marketin arduraduna den Maitane Zabalzaren hitzetan “egunero erabiltzen ditugun gure etxetresna elektrikoek modueraginkorrean erabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu gida honekin. Horrela energia aurreztuko dugu, eta beraz, dirua"
Etxetresna elektrikoak modu eraginkorragoan erabili, energia aurreztea ahalbidetzen duten teknikak erabiliz kozinatu eta sukaldean gabiltzanean zenbaterainoko energia erabiltzen dugunaren kontziente izan, hauexek dira gida argitaratzearen asmoetako batzuk eta gure jokaeretan aldaketa txiki batzuk sartuz, energia aurreztu dezakegu. 5.000 gida argitaratu dira guztira, erabat dohainik eskuratu ditzakezu Donostiako Zabaleta kalean, 30 zb. edo interneten jaitsi www.espaciosetalde.setaldegroup.com orrian.
Betiko platerretatik ikutu asiarra duen sukaldaritzara.
Lau chefak argi zuten hasieratik. Eguneroko errezeten alde apostua egitea zen ideia. Pasta platerretatik hasi eta ogia egiteraino “Kontua ez da ez sukaldatzea energiarik ez kontsumitzeko baizik eta truko txiki batzuk eskuratzea aldi bakoitzean pixkat bat aurrezten joateko. Denbora batean, gutxi mordo hauek asko batean bihurtuko dira” dio Maitanek. Gidan gauza bitxiak aurki ditzazkegu, mikrogailuan 30 segundutan egiten den bizkotxoa adibidez edo nola frijitu patatak mikrogailuan edo “pil pil” espres bat nola egin. Gidak errezetak eta trukoak biltzen ditu, bakoitzean qr kode bat ere egongo da, eskaneatu ondoren, dagokion bideorantz zuzenduko gaitu, nola egiten den modu praktikoan ikusi ahal izateko.
Horrela, Beatriz Rodriguezek ikutu asiarra ipiniko dio gidari marrubizko mochi batzuekin eta ganba eta barazkien dumpling-ekin. Gainera, legatza quinoarekin eta presa iberikoko carpaccioa. Félix Mansok ematen dizkigun ideien artean, txirlak barazkiekin, atun tatakia, pistatxozko bizkotxoa edo bakailaoa pil pil espres modura. Txemari Estebanek presio-eltzeko sukaldaritzaren alde apostu du gidan, pasta muskuiluak dituen puntalettearekin, edo legatz pastela bere amaren errezeta erabiliz. Lehen platerra ere proposatzen du, patatak etxean egindako bi saltsekin eta postre bezala, tiramisu kurruskari bat, erraza baino ikusgarria.
Azkenik, Felix Garridok betiko sukaldaritzaren alde egiten du, odolki-ogia; ravioliak perretxiko eta foierekin, idi zatia tenperatura baxuan eta entsalada freskoa ogiz egindako hostopiloekin.
Sukaldean kontsumitzen da energia kopuru handiena.
Gidaren zergatia argi dago. Gure etxeetako sukaldetan ematen da kontsumo energetikorik handiena, guztizko kontsumotik %37a suposatzen du, kontsumo handiko etxetresna elektriko kopuru handia kontzentratzen delako gune honetan, hozkailua, labea, sukaldea, garbigailua, arropa-garbigailua etab. Honi etxetresna elektriko txikiak eransten badizkiegu, irabiagailua edo robotak adibidez, nahiz eta tresna hauek gutxiago erabili faktura elektrikoan kontsumoa (%7a) nabaritu egiten da.
Sukaldean erabiltzen dugun energia (%37a), etxea argiztatzeko erabiltzen dugunarekin ( apenas %5a) konparatzen badugu, “itzali argia aurreztu beharra dago eta” betiko esaera hori hobea dela sukaldean gehiago aplikatzea konturatuko gara. Izan ere, egunero kozinatzeak gure etxeko guztizko kontsumoaren ia %14ª suposatzen du. Horrela, bitrozeramika ia %12ko kontsumora iritsi dezake eta labea berriz, %2,6a soilik, gutxiago erabiltzen delako.
Gidan hainbat kontseilu aditzera ematen dira, adibidez, mikrogailua gehiago erabiltzea, bere erabilerak %70eko aurrezte energetikoa suposatu dezakelako. Kozinatzeko indukzio plakak erabiltzeak bataz beste %20a aurreztea ahalbidetuko ditu, bitrozeramikak baino azkarragoak direlako. Amaitu baino lehen labea itzaltzea neurri ona da, beroa oraindik ere minutu batzuetan mantenduko delako. Etxetresna elektriko erangikorrak erabiltzea kontutan eduki beharreko aukera da, faktura energetikoak kezkatzen bagaitu.
Neurri guzti hauek eta gehiago kontsultatu daitezke errezetekin batera gida honetan.