Auna Distribución, Setalde kide den talde nazionala, pasa den irailaren 26an 600 pertsona baino gehiagoren aurrean aurkeztu zen ofizialki. Ekitaldi honetan, urtero banatzen diren AUNA Sariak (orain arte Electroclub Sariak zirenak) entregatu ziren

Elektroklub eta Alma Taldearen arteko bat-egitearen ondorioz, Auna Distribución sortu da. Hau dela eta, Auna Estatuko material elektrikoaren, iturgintzaren eta klimatizazioaren banatzaileen artean lehenengo taldean bihurtu da, bai merkatu-kuotari dagokionez (%17,21), bai salmenta-puntuetan (450).

Aurkezpen ekitaldian 600 pertsona baino gehiago hurbildu ziren eta bertan enpresaren etorkizunaren gakoak aurkeztu ziren.

AUNA SARIAK

Banaketarako aurkezpen ofizialean 2019. urteko "AUNA sariak" banatu ziren (elektrizitate eta iturgintzako produkturik onenak saritzen dituen lehiaketa).

Elektrizitatearen atalean, sariak honako hauek izan ziren:

- Urteko produkturik onena: ABB-ren React2

- Produkturik berritzaileena: B.E.G. Hispania-ren Dali Link

- Diseinu onena: BJCko Schuko entxufea USB kargagailu bikoitzarekin

- Produkturik iraunkorrena: Gewiss-en Led Esalite

Iturgintza eta klimatizazioaren atalean, hauek izan ziren irabazleak:

- Urteko produkturik onena: Aristonen "LYDOS Hybrid" termo hibridoa.

- Produkturik berritzaileena: Grohe-ren GROHTHERM Smart Control

- Diseinu onena: Uponor-en PHYN plus

- Produkturik iraunkorrena: Orkliko OKSOL eguzki-sistema termiko integrala

Zorionak irabazleei!