Roblan izan da Arco Azokaren (Arte Garaikideen Azoka) argiteria berritzeko Marva Taldeak aukeratu duen marka
Horrela, arte-munduan ere argiztapen eraginkorra jartzeko pausua ematen da. Arte-erakusketen argiztapenak eta arte-galeriek eskulturak argiztatzeko zehaztapen ezberdinak eskatzen dituzte, artelanak argi propioa izan behar du eta argi proiektagailuen funtzioa, artelan horiei, argia ematea da eta bisitarien arreta bertara bideratzea.
Orain arte, arte erakusketetan gehien erabiltzen ziren sistemak Halogenoak eta fluorescenteak ziren, hauekin errrepodukzio kromatikoa altuago lortzen zelako. Oraingoan Roblanek Arco Azokarako fabrikatu dituen proiektore berriak aurreko edizioetan jarritako produktuen kalitatea hobetzen du. Sistema berriak diseinu konpaktua du, karkasa eta kable zuriarekin. Horrela, argiteriak inguruarekin bat egiten du, bisitariei bestelako distrakziorik sortu gabe. Gainera, errendimendu handiko LED txipetan azken teknologia txertatzen du. Koloreen erreprodukzio bikaina (90eko CRI) lortzen du, eta argi naturalaren ingurunea sortzen du, Artelanak argi ikusten direlarik.
Balorazio positiboa egin dute galeristek argiteriaren berrikuntza honekin eta Europako beste lurraldeetako Azokekin alderatuz hobetu egiten dela, baita aurrezpen era eraginkortasun arloan. Horrela, kalkulatzen da instalazio horrek 11.500 euroko aurrezpen energetikoa egin duela 11 egunetan, muntaia eta erakusketa iraun duen egun horietan. Teknologia honekin potentzia elektrikoa %83ª aurreztu zen eta klimatizazioaren gastuan nabarmendu zen, LED argiteriak halogenoak baino bero gutxiago ematen dute, hain zuzen %60ko diferentzia dute bata bestearen artean. Mantentze- lanen gastua ere murriztu egiten da aldaketa honekin; Roblanen Arco Azokarako fabrikatu duen LED proiektore hauen bizitza baliagarria 35.000 ordukoa da, halogenoena berriz 2000 ordukoa.
Proiektu honekin erakusten da, arlo guztietatik ari direla eraginkortasuna eta aurrezpenaren bila.