kusi izan zen gure Formakuntza Gela inauguratu zuena 2019 honetan. Ia 2 orduz Donostiako konpainiak Dividendo Digital berrirako espero diren nobedade guztiak aurkeztu zizkigun.
Dividendo Digital berriak TDT telebista-frekuentzien migrazioa aurreikusten du 700 Mhz-ko bandatik kokaleku berrietara. Gobernuaren helburua da 2020ko lehen hiruhilekoan banda hori liberatuta egotea, telekomunikazioetako operadoreek 5G teknologia garatzeko erabiliko duten espektro honen enkantea egin ahal izateko.